HERRIZOMA

Herrizoman elikadura dugu ardatz, baina bizitzaren osotasuna gure kabuz sustengatzea dugu amets eta ipar. Kapitalismotik eta patriarkatutik desertatu, bizitza berriak eraiki elikadura arloan, etxebizitzarenean, kulturan, aisian, harremanetan, desioetan.

Erosketa kolektiboak

Fruitu lehorrak, arroza, pasta, lekaleak, kafea eta teak, irina, ogia, olioa... Batzuetan koherentzia lehenetsiko dugu –produktu agroekologikoak, tokikoak, enplegu duina oinarri...–. Beste batzuetan, jakia ahalik eta merkeena izatea, guztientzat eskuragarri izatea.

Biltegia

Alde Zaharrean hasi dugu bidea. Auzoko eragile eta auzokideekin korapilatu nahi dugu lehenik, eta oinarri sendo horretatik abiatuta ugaltzea eta deszentralizatzea dugu amets. Auzo bat elikadura sare bat; elikadura sareez saretutako Euskal Herria.

Ekoizpen komunala

Ortua dugu Errekaleorren, perretxiko hazitegi bat bidean, garagardoa egiten dugu, tarteka kontserbak ere, sendabelarrak eta garbiketa pertsonalerako produktuak produzitzeko egitasmoa dugu...